ERAKUSKETA BIRTUALAK

  • Aldatzen ari den gizartea

  • Mobilizazio politikoa eta alderdien sistema

  • Nafarroako instituzionalizazio demokratikoa

  • Emakumeak Trantsizioan

  •  

    50 urte geroago

NAFARROA TRANTSIZIOAN: Ahotsak eta dokumentuak

© Copyright 2025 • NAFARROA TRANTSIZIOAN: Ahotsak eta dokumentuak Nafarroako Elkarte Garaikidearen erakusketa birtuala da • Eskubide guztiak erreserbatuta •
hasiera2025-10-28T20:43:45+01:00

Nafarroa
Trantsizioan

Ahotsak eta dokumentuak

Nafarroa
Trantsizioan

Ahotsak eta dokumentuak

Nafarroan demokraziarako trantsizioa prozesu konplexua izan zen. Bai Estatuaren dinamika orokorrak, bai Nafarroako gizartearen berezitasunak islatzen zituzten tentsioek, zalantzek eta aurrerapausoek markatu zuten. 1975ean Franco hil zenetik 1984an lehen foru gobernua eratu arte, Nafarroan eztabaida biziak izan ziren identitateari, autogobernuari, askatasunei eta elkarbizitzari buruz. Denbora lerro honek urte haietan mugarri izan ziren zenbait gertaera biltzen ditu (denak biltzea ezinezkoa izanen litzateke): hasi foruak berrezartzeko lehen eskaerak, mobilizazio sozialak eta indarkeria politikoko gertakariak izan ziren garaietatik eta buka Konstituzioa onetsi, Foruaren Hobekuntza adostu eta erakunde demokratikoak finkatu zirenean. Ikuspegi honek gure demokrazia bere argi-itzalekin eraiki zuten askotariko ahotsak ulertzen laguntzen du.

Nafarroan demokraziarako trantsizioa prozesu konplexua izan zen. Bai Estatuaren dinamika orokorrak, bai Nafarroako gizartearen berezitasunak islatzen zituzten tentsioek, zalantzek eta aurrerapausoek markatu zuten. 1975ean Franco hil zenetik 1984an lehen foru gobernua eratu arte, Nafarroan eztabaida biziak izan ziren identitateari, autogobernuari, askatasunei eta elkarbizitzari buruz. Denbora lerro honek urte haietan mugarri izan ziren zenbait gertaera biltzen ditu (denak biltzea ezinezkoa izanen litzateke): hasi foruak berrezartzeko lehen eskaerak, mobilizazio sozialak eta indarkeria politikoko gertakariak izan ziren garaietatik eta buka Konstituzioa onetsi, Foruaren Hobekuntza adostu eta erakunde demokratikoak finkatu zirenean. Ikuspegi honek gure demokrazia bere argi-itzalekin eraiki zuten askotariko ahotsak ulertzen laguntzen du.

Trantsizio garaiko mugarri aipagarrienak

azaroa 1975

Francoren heriotza

1975eko azaroaren 20a


Irudia: RTVE

Juan Carlos I.a Espainiako errege izendatu zuten

1975eko azaroaren 22a


Irudia: RTVE

maiatza 1976

Montejurrako gertakariak. Ricardo eta Anianoren heriotzak

1976ko maiatzaren 9a


Eskuin muturreko talde bat Montejurrako ekitaldira joan zen. Haiek eginiko tiroen ondorioz, Aniano Jiménez Santos eta Ricardo García Pellejero hil egin ziren. Terrorismoaren biktima gisa aitortuak izan dira.

Irudia: Iosu Chueca Intxusta

uztaila 1976

Visus, Arza eta Irazoqui foru diputatuen mozioa, foruak berrezartzeko eta foru erakundeak demokratizatzeko eskatzeko

1976ko uztailaren 21a


Juan Manuel Arza Muñuzuri, Ignacio Irazoqui Araníbar eta Félix Visus Antoñanzas izan ziren Frankismoan hautatutako azken Foru Diputazioko ildo erreformistaren ordezkariak; gutxiengoa ziren, Amadeo Marco Ilincheta buru zuen gehiegoaren aurrean (4 diputatu).

Irudia: Nafarroako Gobernua. Komunikazio Zerbitzua. Omenaldia errege-erreginei 1975ean

abendua 1976

Erreforma Politikorako Legearen onespena, erreferendum bidez

1976ko abenduaren 15a


Ia hilabete lehenago, azaroaren 18an, Frankismoaren azken Gorteek demokraziarako trantsizioari ateak irekitzen zizkion Lege bat onartu zuten, oraindik ziurtasunik gabe, emaitzari dagokionez. Espainiako eta Nafarroako herritarrek erabateko babesa eman zioten lege horri erreferendumean.

NAG. Gotzon Martínez Pitillas bilduma. 446154/449758

urtarrila 1977

Euskal udalen batzarra Etxarri Aranatzen

1977ko urtarrilaren 16a


Bergaran 1976ko uztailaren 21ean (foruen abolizioaren mendeurrenean) bultzatutako udal ekimenaren oihartzuna jasota, Etxarri Aranatzen biltzeko deia egin zitzaien alkateei, amnistia, euskara eta foruak aldarrikatzeko. 176 alkatetzaren atxikimendua bildu zuen deialdiak.

Irudia:  Punto y Hora aldizkaria. NAG. Ruiz Palacios bilduma. 451779/1

martxoa 1977

Manuel Irujo erbestetik itzuli zen

1977ko martxoaren 26a


Manuel Irujo Paristik Noaingo aireportura iritsi zen. Irujo ministro izan zen II. Errepublikan eta Gobernuko kide, erbestean. Tomás Caballerok harrera egin zion Iruñeko Udalean.

NAG. Juan Mari Feliu Dord funtsa. 490104/4

apirila 1977

Xibertako elkarrizketen lehen bilera

1977ko apirilaren 20a


Telesforo Monzonek dei egin zien euskal alderdiei, Angelun biltzeko eta Trantsizioari nola heldu eztabaidatzeko.  Bertara hurbildu ziren ESB, ESEI, EAJ, EIA, EAE, EKA, EHAS, LAIA, ETA-m, ETA-pm, Bereziak, Jose Luis Elkoro (udalgintzako mugimendua) eta Mirentxu Purroy (Punto y Hora aldizkariko zuzendaria).

NAG. Emagin Elkartearen funtsa. 452073/52

ekaina 1977

1977ko hauteskunde orokorrak

1977ko ekainaren 15a


1977ko hauteskunde orokorren emaitzak Nafarroan.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

urria 1977

Aministiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legea

1977ko urriaren 15a


Askatasunaren ibilaldiaren irudia; ekimen horrek amnistia eskatu zuen 1977ko udan.

NAG. Orreaga Fundazioaren funtsa. 463805/1

azaroa 1977

ETAren lehengo erailketa Nafarroan, Franco hil ondoren (Joaquín Ímaz Martínez)

1977ko azaroaren 26a


ETAk hainbat atentatu eginak zituen Iruñean, baina talde terroristaren lehen hildakoa Joaquín Ímaz izan zen, Polizia Armatuaren komandantea bera. Haren atzetik etorri ziren José Manuel Baena, Francisco Berlanda, Carlos Sanz… Guztira, 42 hildako utzi zituen ETAk gure erkidegoan.

Irudia: Jorge Nagore Cavero

urtarrila 1978

BOEn argitaratu ziren 1/1978 eta 2/1978 Errege Lege-dekretuak. Haien bidez onetsi ziren euskal autonomia aurreko erregimena eta Nafarroa hartan txertatzeko bidea

1978ko urtarrilaren 4a


1978ko urtarrilaren 6ko BOE

uztaila 1978

Sanferminetako gertakariak. Germán Rodríguezen heriotza

1978ko uztailaren 8a


Protesta, 1978ko sanferminetako gertakariengatik. Poliziak egindako tiroen ondorioz, sanfermin horietan, Germán Rodríguez LKIko militantea hil zen, eta beste zenbait balaz zaurituak izan ziren. Gertakarien larritasuna ikusita, sanferminak bertan behera gelditu ziren.

NAG. Juan Mari Feliu Dord funtsa. 490104/4

abendua 1978

Konstituzioa onetsi zen, erreferendum bidez

1978ko abenduaren 6a


Konstituzioari buruzko erreferendumaren Nafarroako emaitzak

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

martxoa 1979

Hauteskunde orokorrak

1979ko martxoaren 1a


1979ko hauteskunde orokorren emaitzak Nafarroan.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

apirila 1979

Tokiko hauteskundeak

1979ko apirilaren 3a


1979ko Nafarroako Foru Parlamenturako hausteskundeen emaitzak.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

abendua 1980

Foru Diputazioak Foruaren Hobekuntza negoziatzeko batzordea izendatu zuen

1980ko abenduaren 16a


Batzorde hori honako hauek osatu zuten: Juan Manuel Arza Muñuzuri, Jesús Malón Nicolao, Ángel Lasunción Goñi, Pedro Sánchez de Muniáin, Javier Moscoso del Prado, Gabriel Urralburu Tainta eta Jesús Aizpún Tuero. UCD, PSOE eta UPN alderdietako ordezkariek soilik osatu zuten batzorde hori.

AGN. Fototeka. DFN_IMG6145

otsaila 1981

Tejero estatu kolpea ematen saiatu zen

1981eko otsailaren 23a


Otsailaren 23ko estatu kolpeari buruzko pegatinak.

NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma. 481168

abuztua 1982

BOEn argitaratu zen Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoa

1982ko abuztuaren 16a

urria 1982

Hauteskunde orokorrak

1982ko urriaren 28a


1982ko hauteskunde orokorren emaitzak Nafarroan.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

maiatza 1983

Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeak

1983ko maiatzaren 8a


Nafarroako Parlamenturako 1983ko hauteskundeen emaitzak.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 494744/1

maiatza 1984

Nafarroako Gobernuaren lehen bilkura, Gabriel Urralburu buru zuela

1984ko maiatzaren 7a


Nafarroako Gobernuko akta liburuaren hasiera eta lehen bilkura.

NAG. Nafarroako Gobernuaren funtsa. 100143/1
Go to Top