50 urte geroago

Bloke honek lehenaldiaren, orainaldiaren eta etorkizunaren arteko elkarrizketa bat proposatzen du, Nafarroako Trantsizioko protagonisten esperientziatik abiatuta. Garai historiko hartako esperantzaren eta desengainuaren arteko tentsioak berriz azaleratzen dira, Trantsizioaren benetako esanahiari buruz hausnarketa egitean. Begirada zabal horretatik, ikus dezakegu zer bilakaera izan duten demokraziari eta politikari buruzko pertzepzioek gaur egungo eztabaidekin lotzen baditugu, Foruaren Hobekuntzaren erreformarekin, adibidez.  Lortu dena eta beste modu batera egin zitekeena aztertzean, zenbait gogoeta datozkigu burura: batetik, erantzukizun historikoa, eta, bestetik, belaunaldi bakoitzak nola interpretatzen duen bere garaia. Memoria aktiboaren ariketa honek bide ematen du ekarpen indibidualak eta kolektiboak aitortzeko, baina baita Trantsizioaren irakaspenak eta ondarea etorkizunera proiektatzeko ere. Azken batean, oinarrizko galdera bat gelditzen zaigu egiteko: zer aholku ematen ahal zaie belaunaldi gazteei beren garaiko erronka demokratikoei aurre egiteko?