Nafarroako instituzionalizazio demokratikoa

Erreforman oinarrituz, Legetik Legera, herriari subiranotasuna itzuli zitzaiola egiaztatu ondoren, gorte berriak konstituzio bat prestatzen hasi ziren; huraxe izanen zen lege demokratiko berria. Ez zuten denbora askorik, baina ez zen erraza izan adostasuna lortzea. Konstituzioa, azkenean, 1978ko abenduaren 6an onetsi zen erreferendum bidez. Gorteak desegin eta berritu egin ziren. Estatuko erakundeak egonkortu ondoren, toki entitateen demokratizazioari ekin zioten.  1979ko apirilaren 15ean udalak demokratikoki aukeratu ziren.  Baita Foru Diputazioa ere, Nafarroako tokiko hauteskundeak eta foru erakundeen antolaketa arautzen zituen 121/1979 Lege-dekretuan adostutakoari jarraituz. Horren ondoren, autonomia estatutuen erronka handiari ekin zioten. Nafarroan, Foruaren Hobekuntza 1841eko Legearen eguneratze gisa ulertu zen. Legetik legera

Santiago Carrillo, Adolfo Suárezekin eta Felipe Gonzálezekin, 1978ko “Pueblo” sarietan.

Urdia: EFE agentzia

Trantsizioko filosofia eta itunak

Filosofia erreformista garaileak eta ondoren etorritako adostasunak oinarrizko bi itun ekarri zituzten, zeinak 1978ko Konstituzioan jaso baitziren: Monarkia-Demokrazia ituna eta Demokrazia-Autonomia ituna. Monarkia demokratikoak, estatu forma gisa, Koroaren jarraitutasuna ahalbidetu zuen, baina Juan Carlos I.ak galdu egin zuen Francorengandik oinordetzan jasotako boterea. Erreformaren logikatik abiatuta, errepublika politikoki ezinezkotzat jo zen Trantsizioan. Bestalde, Espainia demokratikoagoa izanen zen lurraldearen gaiari heltzen bazion eta aurreko zentralismoak ukatutako ezberdintasunak onartzen bazituen.  Konstituzioak eskualdeak eta nazionalitateak bereiziko zituen.

Askatasuna, Amnistia eta Autonomia Estatutua” trilemak, lurralde guztietako plazak eta kaleak zeharkatu zituenak, oposizioaren nahia erakusten zuen: aurreko erregimena alde batera uztea. Logika erreformistaren erantzuna monarkiaren jarraitutasunean eta erkidegoen aitorpenean ardaztu zen; horiek izan ziren demokraziarantz egiteko moduak, itun bikoitz horretan oinarrituz.

Iruñeko harresiak hainbat alderdi politikoren komunikabide bihurtu ziren, besteak beste, errepublikaren, demokraziaren eta alderdi politikoak legeztatzearen aldeko mezuekin.

Urdia: memoriasdelviejopamplona.com

Nafarroako USO sindikatuaren adierazpena, amnistiaren, demokraziaren eta langileen eskubideen alde (1975/12/26).

NAG. Orreaga Fundazioaren funtsa. 464363/72

Juan Borboikoak uko egin zien eskubide dinastikoei

Juan Borboikoak, Espainako tronurako legezko oinordekoak, uko egin zien bere eskubide dinastikoei, semearen alde, betiere haren borondate demokratikoa egiaztatu ondoren.

NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa 489659/5

Juan Carlos I.a Francok aukeratu zuen, hildakoan bere oinordekoa izan zedin; gertaera hori erregimenaren jarraipentzat hartu zen, eta hainbat manifestazio eragin zituen.

NAG. Orreaga Fundazioaren funtsa. 464363/84

Espainiako autonomiak

Foru Erkidegoa
Hiri autonomoak

AUTONOMIA-ERKIDEGOAK

Autonomia “bide azkarretik” eskuratu zuten eskualdeak
Foru-araubidea duen autonomia-erkidegoa
Autonomia “bide geldotik” eskuratu zuten eskualdeak
Eskualde ultraperiferikoa
Egile: Abel Gil Lobo (2019)
Iturria: Ministerio del Interior (2017)

Euskal autonomia aurreko eztabaida

Adolfo Suárezen gobernuak erkidegoen gaiari heldu nahi izan zion Konstituzioaren eztabaidari ekin aurretik, indar nazionalistak Trantsizioko adostasunaren alde jartzeko. Gai hori ez zen berria, jada II. Errepublikan proposatu baitzen. Antzinako Erresuma Euskadiren parte izatea proposatu zen. Nafarroako UCDk, geldiarazi egin zuen ekimen hori, eta beste akordio bat hartzera behartu zituen: euskal autonomia aurreko erregimena Nafarroa gabe ezarriko zen, baina Konstituzioan formula bat jasoko zen (Laugarren Xedapen Iragankorra) etorkizunean haren parte izateko aukera izan zezan. Hala erabaki zuten aho batez parlamentuan ordezkaritza zuten Nafarroako indar politiko guztiek: 1 eta 2/1978 Errege Lege-dekretuak.

Nafarroako Foruaren Hobekuntzari buruzko azken bileraren mahaia, Nazioko Gobernuko eta Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioko kideek osatua, Madrilen.

Ezkerretik eskuinera, Jesús Aizpún Tuero, diputatu nazionala, Javier Moscoso de Prado Muñiz, diputatu nazionala, Gabriel Urralburu Tainta, diputatu nazionala, José Manuel Arza Muñuzuri, Diputazioko lehendakaria, Ángel Lasunción Goñi, foru diputatua, Jesús Malón Nicolao, foru diputatua, Pedro Sánchez de Muniain Corera, foru diputatua eta Joaquín Gortari Unanua Foru Diputazioko idazkaria.

AGN. Fototeka. DFN_IMG6145

Autonomia aurreko erregimenen testuinguruan –Gobernuaren interesa bereziki Katalunian jarrita zegoela–, Nafarroaren identitateari buruzko eztabaida sortu zen. Batzuen «Nafarroa Euskadi da» leloari, beste batzuenak gehitu zitzaizkion: «Navarra es Navarra. Navarra es España» edo «Viva Navarra Foral y Española». 1978ko 2. Errege Lege-dekretua adostasunaren ondorio izan zen eta hark arautu zuen nafarren erabakitzeko eskubidea.

Josep Tarradellas i Masià, 1954tik Kataluniako Generalitateko presidentea, erbestean; 1977ko urriaren 17an ofizialki bere kargura itzulia (bakarra izan zen).

Irudia: Wikipedia

Gernikako arbolaren azpian

Euskal parlamentarien batzarra Gernikako arbolaren azpian; Nafarroako UCD alderdiko diputatu eta senatariak ez ziren joan.
Punto y Hora aldizkariko argazkia, 41 zk., 1977ko ekainak 22-29

NAG. Ruiz Palacios familiaren bilduma. 451779/1
NAG. Orreaga Fundazioaren funtsa. 464362/119
NAG. Fernando Hualde Gállego bilduma. 468106
NAG. Gotzon Martínez Pitillas bilduma. 449653

Autonomiaren aurreko eztabaidan, protagonistek sinboloetara jo zuten beren nortasunak adierazteko.

NAG. Gotzon Martínez Pitillas bilduma
NAG. Pantxo Zuazu Pina bilduma
NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma

Parlamentuan ordezkaritza zuten Nafarroako alderdiek aho batez onetsitako Errege Lege-dekretua Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra bihurtuko zen, akordio horren beraren ondorioz.
1978ko urtarrilaren 6ko BOE

1978ko Konstituzioa eta Nafarroa

1978ko Konstituzioak Espainiako herritar guztien eskubideen eta betebeharren esparrua onetsi zuen. Hala ere, Konstituzioaren eztabaida beste modu batera interpretatu zen Nafarroan. Amadeo Marco buru zuen Diputazioaren foraltasun tradizionalistaren aurrean, zeinak proposatzen baitzuen erresuma zaharrean Konstituzioa ez aplikatzea eta foruen berrezarpen osorantz jotzea, foraltasun erreformista bat agertu zen, Foruak eta Konstituzioa bateragarri egin nahi zituena. Lehen Xedapen Gehigarriak eta Bigarren Xedapen Indargabetzaileak (ondoriorik gabe Nafarroan) autonomiaranzko bide berezi bat ireki zioten Nafarroari, haren foru araubidea Konstituzioaren esparruan eguneratuz.

Nafarroan, Konstituzioaren eztabaidan eragin handia izan zuen identitatearen gaiak, hasieratik azken emaitzaraino. Konstituzioak Nafarroari buruz nola hitz egiten zuen ikusita, elkarren aurkako alderdiak batu eta EZETZ esan zuten. Konstituzioari buruzko erreferendumaren emaitzen arteko aldea adierazgarria izan zen Nafarroan.

Nafarroan demokraziarako bidea eraiki zen oinarri harturik Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarria, Laugarren Xedapen Iragankorra eta Bigarren Xedapen Indargabetzailea; Foru Kontseilu Administratiboaren dokumentu honetan ikusten da.
NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa. 489625/12

Pegatinak, kartelak eta era guztietako euskarriak erabili zituzten alderdi politikoek eta herritarrek Konstituzioaren aurrean duten jarrera adierazteko.

NAG. Juan Moscoso del Prado Hernández bilduma
NAG. Gotzon Martínez Pitillas bilduma
NAG. Pantxo Zuazu Pina bilduma
NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma
NAG. Pedro Cenoz Iragui bilduma

José Javier Urangak Tomas Caballerori egindako gonbidapena, Nafarroa eta Konstituzioari buruzko hitzaldietan parte har dezan.
NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa. 489637/47
Euskadiko Partidu Komunistak (PCE-EPK) Konstituzioaren erreferendumean jasotako emaitzei buruz egin zuen irakurketa, eta Roberto Lertxundik alderdiko militanteei zuzendutako eskutitza.
NAG. Nafarroako Comisiones Obrerasen funtsa. 465391/2

Identitatearei buruzko eztabaidak EZETZA ematera bultzatu zituen elkarren aurka zeuden zenbait alderdi, zeinek hala ere Nafarroako Foruak Baieztatzeko Akta sinatu baitzuten.

AGN. Hemeroteka: El Pensamiento Navarro, 1978ko abenduak 3, 15. orriaren atzealdea

Konstituzioaren Proiektuari buruzko erreferenduma

(1978ko abenduaren 6a)

PARTE-HARTZEA

67,11%

ESTATUA

66,63%

NAFARROA

ALDE

87,87%

ESTATUA

75,70%

NAFARROA

AURKA

7,84%

ESTATUA

16,95%

NAFARROA

ZURIAN

3,54%

ESTATUA

6,40%

NAFARROA

Foruaren Hobekuntza eta demokratizazioa

Nafarroan erakunde demokratikoak sortzeko prozesuan eztabaida handiak izan ziren. 1979ko apirileko hauteskundeetatik sortutako Foru Parlamentuari eta Diputazioari egokitu zitzaien Foruaren Hobekuntza negoziatzeko oinarriak idaztea. Une hartan, UCD, UPN, PSOE eta EKAk adostasuna lortu zuten, eta Nafarroak foruen bidea erabiliko zuen autonomia eskuratzeko. Nafarroako negoziazio batzordean ez zuten parte hartu hautu horrekin ados ez zeuden taldeetako ordezkariek. 1982ko abuztuaren 16an, 1841eko Legearen 141. urteurrenean, BOEk LORAFNA argitaratu zuen.

Talde batzuek hautagaiak prestatzen zituzten tokiko hauteskundeetarako; beste talde batzuek, aldiz, benetako nafarren pasaporteak banatzen zituzten.  Nafarroako aniztasuna Diputaziora (4 taldetako 7 diputatu) eta Parlamentura iritsi zen. Azken horrek, aniztasuna ukatuz, Nafarroa ofizial bat definitu zuen Hobekuntza erreferendumik gabe negoziatzeko eta onesteko; horixe da Nafarroa gainerako autonomietatik –bereziki Euskaditik– bereizi zuen estatutua.

Nazioko Gobernuak eta Nafarroako Foru eta Probintzia Diputazioak tokiko hauteskundeei eta foru erakundeen demokratizazioari buruz adostutako akordioaren sinadura, Moncloa jauregian, Madrilen. Ezkerretik eskuinera, Juan Manuel Arza Muñuzuri, Julio Iturralde Agorreta, Amadeo Marco Ilincheta, Adolfo Suárez González, Julio Asiáin Gurucharri, Jesús Fortún Ardaiz, Félix Visus Antoñanzas, Ignacio Irazoqui Aranibar eta Joaquín Gortari Unanua, Diputazioko idazkaria.

AGN. Fototeka. DFN_IMG6142

Unión del Pueblo Navarro alderdiak 1979ko udal hauteskundeetarako sortutako propaganda elementua.

NAG. Orreaga Fundazioaren funtsa. 464363/109

1979ko udal hauteskundeak.
PCE-EPK alderdiko udal hautagaiaren eskuliburua.

NAG. Nafarroako Comisiones Obrerasen funtsa. 465390/14

Nafarroako Foruaren Hobekuntza negoziatzeko batzordea Madrilen. Ezkerretik eskuinera, Jesús Malón Nicolao, foru diputatua, José Ángel Zubiaur Alegre, aholkularia, Pedro Sánchez de Muniáin Corera, foru diputatua, Jesús Aizpún Tuero, diputatu nazionala, Ángel Lasunción Goñi, foru diputatua, José Manuel Arza Muñuzuri, Diputazioko lehendakaria, Javier Moscoso de Prado Muñiz, diputatu nazionala, Gabriel Urralburu Tainta, diputatu nazionala, Raimundo Aldea Eguílaz, aholkularia, José Antonio Asiáin Ayala, aholkularia, eta Joaquín Gortari Unanua, Diputazioko idazkaria.

AGN. Fototeka. DFN_IMG6172

Foruaren Hobekuntza negoziatzeko batzordeak baztertu egin zituen UCD, PSOE, UPN eta EKA alderdiek adostutako akordioarekin bat ez zetozenak.

NAG. Batzarre funtsa. 468514/32

Diputazioko lehendakariak, Nafarroako demokraziarako trantsizio garaikoak

Amadeo Marco Ilincheta
(1971-1979)

Jaime Ignacio del Burgo
(1979-1980 eta 1984)

Juan Manuel Arza Muñuzuri
(1980-1984)

Gabriel Urralburu
(1984-1991)