Emakumeak Trantsizioan

1972ko abenduaren 18an, NBEk 3010 (XVII) ebazpena onetsi zuen, 1975. urtea Emakumearen Nazioarteko Urtea izendatzeko. Helburua zen emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea eta garapena eta bakea lortzeko bidean emakumeen parte hartzea bultzatzea. 1975eko ekainaren 19tik uztailaren 2ra, Emakumeari buruzko Munduko Lehen Biltzarra egin zen Mexiko Hirian. 133 herrialdetako eta GKE askotako ordezkariek erabaki zuten nola bultzatu emakumeen eskubideak 1975etik 1985era bitartean; hau da  Emakumeentzako Nazio Batuen Hamarkadan.

Mugarri horrek, Espainian, bat egin zuen Trantsiziotik demokraziara igarotzeko prozesuarekin. Une horretan, aurrerapen handiak lortu ziren emakumeen eskubideen alde, hainbat hamarkadatako diktaduraren eta atzerapausoen ondoren. Hala ere, bide luzea geratuko zen egiteko.

Emakumearen Nazioarteko Urtearen Munduko Biltzarraren inaugurazioa, Mexiko Hiria, 1975eko ekainaren 19a.

Irudia: NBE/B Lane

Emakumeak frankismo garaian: rolak eta erresistentzia

Diktadura frankistaren garaian, atzera egin zen emakumeen eskubideetan, II. Errepublikan emandako aurrepausoekin alderatuta. Diktadurak emakumearen rol tradizionala inposatu zuen, eta eremu publikotik urrunduta etxeko zereginetara eta familia zaintzera mugatu zuen. Emakumearen irudi hori hainbat esparrutara zabaldu zen: gizartera, politikara, legegintzara, ekonomiara eta moralaren eremura. Beraz, emakumeari erabat mugatu zitzaion eremu publikoan parte hartzea. Uste zabaldua da Espainiako mugimendu feminista 1976an hasi zela; baina diktadura garaian ere egon zen emakumearen eredu horren kontrako erresistentziarik, eremu publikoan eta, nola ez, baita eremu pribatuan ere.

Emazte onaren gida, «Las Aparicio» (2010) serie mexikarraren infografia. Batzuetan, 50eko hamarkadako Espainiako benetako dokumentutzat hartua izan da.

Gerraondoko emakumeen irudiek argi eta garbi erakusten digute zein rol esleitu zien estatu frankistak, eta emakume askok euren borondatez edo nahi gabe onartu zuten rol hori. Hala ere, berehalako erresistentzia bat ere izan zen, hainbat ekimenetan agerian gelditu zena, hala nola San Kristobaleko presoekiko elkartasun sareetan edo, geroago, erakunde katolikoek bultzatutako Herri Kulturako Zentroetan.

Emakume Abertzale Batza erakundeko emakumeen irudia, San Kristobalen; presoen inguruan ehundu ziren elkartasun-sareen parte izan ziren.

Idoia Pallín Menaiaren argazkia, hemen argitaratua: Kowasch Velasco, A. (2018). Tejiendo redes/Sareak ehotzen (2. arg., 37. or.). Nafarroako Gobernua

María Luisa Larramendi Muguetari egindako elkarrizketaren zatia. “Santa María la Real” Etxekoadreen Elkartea 1967an sortu zen; mota horretako lehena izan zen Espainian. Garrantzi handia izan zuen emakumeen asoziazionismoan.

NAG. Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen “Santa María la Real” Elkartearen funtsa. 449519/46

Emakumea eginkizun jakin batzuetara mugatu zen, batez ere familia zaintzera, eta espazio publikoan eta lan merkatuan sartzeko aukera gutxi zuen.

NAG. Amatasuna. Puerikultura
NAG. Probintziako Nekazaritza Ganbera. 208406/3

NAG. Alaiz Herri Kulturako Kolektiboaren funtsa. 444663

Herri kulturako zentroak, hasiera batean Ekintza Katolikoak bultzatuak, emakumeen intereseko gaiei buruz hausnartzeko eta ideien zabalkunderako espazioak izan ziren

NAG. Arrosadia Denak Batuak auzo elkartearen funtsa. 444657

Alaiz Herri Kulturako Kolektiboko Antonia Remiro Sánchezi eta Maite Pérez Larumberi egindako elkarrizketaren zatia: «emakume bat afaltzera irtetea, txango batera joatea… ezohikoa zen eta arazo ugari eragiten zituen».

NAG. Alaiz Herri Kulturako Kolektiboaren funtsa. 449518/6

Trantsizioan protagonista izan diren emakumeak

1977an zeuden 350 diputatuetatik, soilik 21 ziren emakumeak; 1979an, 18 izan ziren eta 1982an, berriz, 17. 1977an, Nafarroan –Aragoin, Balearretan, Kantabrian, Gaztela-Mantxan, Murtzian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan bezala–, emakume bakar batek ere ez zuen lortu diputatuaren akta*. Nahiz eta Julia Álvarez Resano nafarra 1936an diputatu izan Madril ordezkatuz, Nafarroa Gorteetan ordezkatuko zuen lehen emakumea, Reyes Berruezo, 1984an iritsiko zen. Baina Kongresutik harago, emakumeek zeregin garrantzitsua izan zuten Trantsizioan, gizarte zibilean antolatuz eta hainbat alderdiren bizitza politikoan parte hartuz. Tokiko eremuan, ardura karguak bete zituzten.

Trantsizio garaian, hizkuntza bera gizonek eta emakumeek aurreko hamarkadetan zituzten rolei buruzko adierazpide zaharkituen oinordeko zen. Kasu askotan, ez zegoen emakumerik hauteskunde zerrendetan, baina agertzen baziren, ez zen hizkera inklusiboa erabiltzen hautagaitzak aipatzean. «Hauek dira gure gizonak» errealitate horren adibide argia da, baita hautagaia emakumezkoa bazen ere.

UCDren kasuan, 1979ko programak honela aipatzen zituen: «Kongresurako gure gizonak» eta «Senaturako gure gizonak». Hautagaien artean ez zegoen emakumerik.

NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa. 489653/35

«Hauek dira gure gizonak» esaldia erabili zuen UPNk 1979ko programan hautagaitza baterako, tartean emakume bat egon arren.

NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa. 489653/34

Esaldi hori ezkerreko alderdiek ere erabili zuten, emakumezko hautagaiak egon arren. Horixe da UNAIren kasua, zeinak María del Carmen Gaztañaga aurkeztu baitzuen Kongresurako.

NAG. . Tomás Caballero Pastor funtsa. 489653/35

Trantsizioko urteetako hauteskundeetan emakume hautagaien ehunekoa txikia izan zen, baina kasu esanguratsuak egon ziren

Emakumeen eskubideen aldarrikapena Trantsizio garaian

Emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenak 60ko hamarkadan hasi ziren. 1965ean, Emakumeen Mugimendu Demokratikoa sortu zen PCEren babesean, garai horretan lan merkatura sartzeko aukera gehiago izaten hasi baitziren. Abortatzeko edo dibortziatzeko eskubidea; horiek izan ziren lehen militante feministen borrokak, baina baita sexualitatea, adulterioa edo tratu txarrak ere. Emakumeek zeregin garrantzitsua izan zuten kolektibo antifrankistetan, eta elkarte eta batzar feministak sortu zituzten. Horrela sortu ziren IPES (1976) eta, haren barnean, Emakumeen Ikasketen Departamentua (1979), baita Emakume Askapenaren Mugimendua Iruñean edo Nafarroako Koordinakunde feminista (1978) ere. 1977an egin zen lehen aldiz martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Egun gisa.

Irudia: Unión por la Liberación de la Mujer (ULM)

NAG. Emagin Elkartearen funtsa 457725

Mugimendu feministak hainbat eskaera aurkeztu zituen emakumeen eskubideen alde. Alderdi politikoek, zeinek gehiago zeinek gutxiago, aldarrikapen horiek beren diskurtsoetan sartu zituzten pixkanaka. Konstituzioari buruzko eztabaida garrantzi handiko unea izan zen, zalantzarik gabe, eta oinarrizko zenbait eskubide jaso zituen, baina ez guztiak.

NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma. 482293
NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma. 482294
NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma. 482295

Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak 1977an egin ziren.

NAG. Batzarre funtsa. 460391/1

Liga Komunista Iraultzailearen Emakumeari buruzko Lehen Biltzarra.

NAG. Batzarre funtsa. 460391/5

Emakumearen Nazioarteko Eguna 1977ko martxoaren 8an ospatu zen lehenengoz Espainian.
Punto y Hora, 45. or. 1977ko martxoaren 17a.

NAG. Ruiz Palacios bilduma. 451779/1

Mujer y Constitución, Nafarroako CCOOeko Emakumearen Idazkaritzaren dokumentua (1977).

NAG. Emagin Elkartearen funtsa. 457673/2

Por los derechos de la mujer en la Constitución, Unión para la Liberación de la Mujer erakundearen dokumentua.

NAG. Emagin Elkartearen funtsa. 457674/9

HASIko emakumeak Konstituzioaren aurrean

NAG. Emagin Elkartearen funtsa. 457699/28

LKIren liburuxka; Konstituzioari EZETZ esateko eskatzen du.

NAG. Batzarre funtsa. 460624/1

Baina Konstituzioak ez zuen konpondu, ezta gutxiagorik ere, Espainiako gizarteko desberdinkeria.  LCR alderdiaren irudia eta programa, 1979ko hauteskundeetarako.

NAG. Lasa Aristu familiaren funtsa. 495610/29
NAG. Tomás Caballero Pastor funtsa. 489653/35

Nafarroako Koordinakunde Feministaren dokumentua; jaiotze tasa kontrolatzeko eta sexu hezkuntzako zentroak aldarrikatzen ditu.

NAG. Garaikidea. Batzarre funtsa. 460624/8

Sexu hezkuntzari buruzko liburuxka.

NAG. Andraize funtsa