Aldatzen ari den gizartea

Francoren heriotzak, 1975ean, Trantsizioaren aldia ireki zuen sinbolikoki. Hala ere, diktadura bukatzeko gogoa hamarkada batzuk lehenago ernatu zen gizartean. Aldaketa handietarako gogoa sakon errotu zen herritarren eguneroko bizitzan, eta gizartea mobilizatzen hasi zen, eskubide politikoez gain, lan eta hizkuntza eskubideak aldarrikatzeko, edo auzoetako azpiegiturak hobetzeko eskatzeko. Erregimenaren liberalizazio ekonomikoaren ondorioz eta Nafarroako industrializazio fase berriaren eraginez, langile klase gazte bat sortu zen eta, harekin batera, elkarte antifrankisten sare bat ere, Frantziako 68ko Maiatzaren eraginez erradikalizatua eta batzarretan antolatzen zena. Errepresio frankistak, gero eta modu selektiboagoan jokatuz, baina krudeltasun berarekin, aldaketa seinale horien kontra egin zuen, diktadorea hil ondoren ere. Eta horixe izan zen Trantsizioak hartuko zuen norabidea: herritarren askatasun nahiak talka egin zuen erregimenaren inertziekin eta bizirauteko temarekin.

Askatasunaren ibilaldiaren irudia, Iruñean hartua. Euskal Iraultzarako Alderdiaren blokea (EIA)
NAG. Orreaga Fundazioaren Funtsa. 464362/116

Errepresioa: diktadura frankistaren etengabeko estrategia
1936tik hasita, Nafarroak errepresio gogorra pairatu zuen. Frankismoaren errepresioak 3500 biktima baino gehiago utzi zituen. Diktadurak, gainera, aniztasun politikoa debekatu zuen, oposizioa ezabatu, eskubideak eten, eta herritarrak jazarri eta zelatatu egin zituen. Hori guztia salbuespen egoerekin indartu zen, eta hala jarraitu zuen Franco hil ondoren ere. ETAko eta FRAPeko militanteen 1975eko fusilamenduak edo, besteak beste, José Luis Cano, Germán Rodríguez edo Gladys del Estal herritarren erahilketek argi erakusten dute autoritateek norainoko ahaleginak egin zituzten egoera sozialaren kontrola ez galtzeko, eta agerian uzten dute Estatuko aparatuek bere horretan jarraitu zutela demokraziarako trantsizioan.

Hilketak, jazarpena eta debekua
Maravillas Lamberto neskatoa 1936an erahil zuten. Bera da Nafarroako terrore frankistaren sinboloetako bat. Politikoki esanguratsuak ziren pertsonen aurkako errepresio fisikoak eta jazarpenak jarraitu egin zuen diktaduran. Franko hil ondoren, agintariek debekatu egiten zituzten auzo elkarteak edo ikurrina bera. Bai poliziak bai eskuin muturreko taldeek indarkeriazko egintzak eta gehiegikeriak egin zituzten. Horien adibide dira Montejurrako 1976ko gertaerak.
Maravillas Lamberto, 1936ko kolpearen ondorengo errepresioaren sinbolo bizia.
Wikipedia
1976ko maiatzean Montejurran izandako gertakariei buruzko erreportajea, Sábado gráfico: magazine del hogar aldizkarian jasoa.
NAG. Luis Barrio Tanco bilduma. 511045/3
Francisco Javier Aldazen testigantza, Montejurrako gertakariei buruzkoa.
Orreaga Fundazioak bildutako bideoa.
NAG. Orreaga Fundazioaren Funtsa. 463803/1
Javier Ericeren testigantza, Montejurrako gertakariei buruzkoa.
NAG. Javier Erice Cano Funtsa. 1252313
Historia luze bat: klandestinitatea eta antifrankismoa
Frankismoaren aurkako erresistentzia ez zen beti publikoa izan, eta ez zuen ekintza kolektibo handirik garatu. 70eko hamarkadara arte, askotan, erantzun politikoa eta disidentzia kulturala –euskara ikastea kasu– intimitatean gorde ziren eta isilpean transmititu, erregimenak baimendutako elkarte kultural edo katolikoetan. Horrela berrantolatu ziren oinarriak talde euskaltzale berriak sortzeko, bai eta euskal talde nazionalistak eta ezkerreko talde iraultzaileak sortzeko ere. CCOO sindikatua eta ORTren Nafarroako atala, adibidez, Iruñeko Kale Nagusiko Andre Mariarenganako zentroan egindako bileretan antolatu ziren.

Prentsa politiko eta kultura jarduera berria
70eko hamarkadatik aurrera, prentsa politiko berri bat hasi zen agertzen. Prentsa hori ezkerreko mugimendu iraultzaile eta abertzaleko militanteen artean banantzen zen, segurtasun neurri handiak hartuz. Kalitate gutxiko buletinak ziren eta, propagandarekin batera, pisu frankoetan argitaratzen ziren, “vietnamita” izeneko inprimatze teknikarekin, besteak beste. Askoz lehenago, zenbait kultura talde euskaltzale eta dantza talde batzuk agertuak ziren.
Oberena dantza taldearen lehen irteera, 1941ean.
Oberenaren argazki artxiboa

Abenduak-11
(ORTren Euskadiko Batzorde Nazionalaren organoa).
Horrela deitua, 1974ko abenduaren 11ko greba garrantzitsuaren omenez.
NAG. Orreaga Fundazioaren Funtsa. 463858/3 y 463858/3
60ko eta 70eko hamarkadak: paisaia ekonomiko berria eta klase ertainen gorakada
1960ra arte, Nafarroa nekazaritza eta emigrazio lurra zen. Egonkortze eta garapen planek (1958-1975) autarkia ekonomikoaren dinamikak aldatu zituzten, eta Nafarroan ere eragina izan zuten. Garai hartako Diputazioak, Félix Huarte buru zuela, industria plan berriak bultzatu zituen (Industria Sustatzeko Programa; 18 industrialderen sorrera). Horrekin batera, lanbide eskolak eta Nafarroako Unibertsitatearen ofizialtasuna ere sustatu ziren. 1964rako, industria jarduera nagusituko zen, eta harekin batera sortuko zen langile klase berri bat, Espainia hego-erdialdetik eta Nafarroako landa eremuetatik etorritako jendearekin. Eskolatzeak, etxebizitza eskuratzeak eta aisialdi eta kontsumo modernoek langile klasea gizarteratzen lagundu zuten, eta haien estatusa igo egin zen, klase ertain berri baten pareko bilakatuz.

Fabrikak, zinemak eta unibertsitatea
Industrialdeen ugaritasunak, Authi-k Landabengo fabriketan zuen muntaketa kateak (Morris 1100 auto modeloarekin) edo zinema areto berrien sorrerak, besteak beste, eraldatu egin zuten errealitate ekonomikoa eta herritarren egunerokotasuna 60ko hamarkadan. Beranduago, 70eko hamarkadan, Nafarroa barne hartuko zuen euskal unibertsitate barruti bat sortzeko herri eztabaida abiatu zen.
Authi markako Morris 1100 modeloko automobila; Landabengo lantegian fabrikatutako lehen autoa izan zen.
NAG. Nafarroako Foru Diputazioa. Industria. 505726/7

El automóvil modelo Morris 1100 de la marca Authi, fue el primer coche fabricado en la planta de Landaben.
ACN. Diputación Foral de Navarra. Industria. 505726/7

Protesta, Nafarroako Unibertsitatearen aurka eta Euskal Unibertsitate Barrutiaren alde. 70eko hamarkadaren bigarren zatia. Pegatina. Euskal Unibertsitatea. Opus ez!
NAG. Ana Lostalé Martínez bilduma. 481772
Demokraziaren alde: kritizismoa eta mobilizazio soziala frankismo berantiarrean
1964an, langileen mugimendua berriz ere kalera atera zen Iruñean, Maiatzaren 1a ospatzeko. Hiru urte geroago, poliziak gogor zapaldu zuen Aberri Egunaren ospakizuna. Soldatak eta lan baldintzak hobetzea, askatasun politikoak, amnistia, euskal nazioaren aldarrikapena edo iraultza; horiexek izan ziren hurrengo hamarkadaren hasierako gatazken aldarriak. Mobilizazio sozialak (grebak eginez, besteak beste, Authi, Eaton edo Motor Ibérica industrietan) maila gorena jo zuen Burgosko Prozesuaren garaian, 1974ko abenduaren 11ko greban eta Potasas enpresako langileek 1975eko urtarrilean meatzeetan egindako itxialdian. Garai hori markatu zuten, orobat, ETAren eta ezker iraultzaileko taldeen ekintza ugariek eta erregimenaren errepresio gogorrak, zeinak salbuespen egoera gehiago dekretatuko baitzituen.

Ekintza kolektiboa eta asoziazionismoa
1972an, oposizioak kritikatu egin zuen “Iruñeko Topaketak” abanguardiako lehiaketa kultural eta artistikoa, Huarte enpresa taldearekin zuen loturagatik. Jarduera politikoa lantegietatik kanpora hedatu, eta herri eta auzoetaraino iritsi zen. Amnistiaren aldeko martxek, errepresioaren aurkako grebek edo batzarretan antolatzeak herritarren partaidetza sare bat sortzen lagundu zuten, zeina gai izan baitzen aisialdirako eredu berriak antolatzeko.
Javier Ericeren testigantza, 1974ko bukaeran Potasas enpresaren meategian egindako grebari buruzkoa.
NAG. Javier Erice Cano Funtsa. 1252305
Askatasunaren ibilaldia Bergaratik pasatzen. Aurrean doa Telesforo Monzón, Ezker Abertzaleko burua.
NAG. Orreaga Fundazioaren Funtsa. 463805/1
ARCHIVO CONTEMPORÁNEO DE NAVARRA
NAFARROAKO ARTXIVO GARAIKIDEA
Zaragozako errepidea, 3. Km., 3. solairua,
31191 Cordovilla (Galar), Nafarroa
T. 848 429721
archivo.contemporaneo@navarra.es
.
NAFARROAKO INSTITUZIONALIZAZIO DEMOKRATIKOA
- Trantsizioko filosofia eta itunak.
- Euskal autonomia aurreko eztabaida.
- 1978ko Konstituzioa eta Nafarroa.
- Foruaren Hobekuntza eta demokratizazioa.
- Emakumeak frankismo garaian: rolak eta erresistentzia.
- Trantsizioan protagonista izan diren emakumeak.
- Emakumeen eskubideen aldarrikapena Trantsizio garaian.